ALEAk 5 urte

'Zortziak Bost Araban': bost urteko kontakizuna

Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 18:24

Bost urte bete berri ditu ALEAk, eta Zortziak Bost Araban izeneko argazki erakusketa aurkeztu zuen urtarrilaren 17ko inaugurazio ekitaldian. Otsailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean.

ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, jazotako gertakizunak, gizarteko aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txokoak… eta beste zenbait bitxikeria daude erakusketa honetan ikusgai.

Aldizkariaren ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen laginaren aurkezpenean, hitza hartu zuten ALEAko kazetari izandako Itsaso Estarronak eta ALEAko zuzendari Aritz Martinez de Lunak.

Egindako bidea goraipatzeko eta etorkizunera begirako hitzartze hunkigarriak egin zituzten biek. Ondoren, luntxari ekin zioten inauguraziora hurbildu ziren lagunek.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago