Akordioa lortuta, greba amaitu dute Elecnorreko langileek

Erredakzioa 2020ko urt. 16a, 10:51
38 egun greban eman ostean, akordioa lortu dute Elecnorren. / Argazkia: LAB sindikatua

Bost greba jardunaldi egin ondoren eta 38 egun greba mugagabean eman ostean, akordioa erdiestea erabaki dute Elecnor Telecomunicaciones enpresako Arabako langileek. PRECOren bulegoetan hartu dute erabakia, asanbladan bilduta.

"Ez da erraza izan, baina mobilizazioetan hilabete baino gehiago egon ostean langileen lan-baldintzak hobetuko dituen akordioa" sinatuko dutela azaldu du LAB sindikatuak.

Lortutako hobekuntzen artean, soldata igoerak, behin-behinekotasuna murriztea edota bulegoetako langileen egoera hobetzea aipatu dituzte ohar bidez. "Langile batek azken 16 urteotan sufritutako diskriminazioarekin amaitzea" ere lortu dutela azaldu du sindikatuak.

Akordioaren ondorioz, aldi baterako kontratua mugagabe bihurtuko diete hainbat langileri, eta 350 euro baino gehiago igo zaie soldata. "Igoerarik txikiena 100 eurotakoa" izango dela zehaztu dute.

Langileen ordezkariek erakundeen inplikazioa eskertu dute; izan ere, gatazkaren berri izan dutenean "ateak zabalik" jaso dituztela adierazi dute. Beste behin ere argi geratu da patronalak ez digula ezer oparituko, eta . Langileriaren mobilizazioa gakoa da horretarako.

"Argi geratu da eskubideak borrokatu egin behar direla", adierazi dute oharrean. Zentzu horretan, urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute.

Negoziazioaren zailtasunak

Mobilizazioetan zehar "langileek izandako konpromisoa eta tinkotasuna" balioan jarri ditu LABek. "Elecnor bezalako enpresa handi bat tailer txiki batekin hitz egitera eseri behar izana" goraipatu du.

Negoziazioen bitartean, grebalariek aldi-baterako kontratua zutenen egoera konpondu arte greba ez zela amaituko erabaki zutela azaldu dute.

Halaber, aste hauetan zehar, enpresak langileekin batzartzea "saihestu" duela salatu du sindikatuak, "komunikazioak posta elektroniko bidezko mezu eta telefono deietara mugatuz". Aurrez-aurreko hiru bilera baino ez dituzte egin, eta horietako bi aste honetan bertan izan dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide