Modu horretan, frankismoaz geroztik osatu den lehen gobernu koalizioaren gidaria izango da. Bi botoren aldearekin gailendu da Sanchez, eta PSOEk eta UPk osatuko dute Espainiako Gobernua.
Euskal Herriko alderdien artean, denetarik jaso du presidenteak: EAJren diputatuen aldeko botoa, EH Bilduren abstentzioa lortu du, eta Navarra Sumaren bi diputatuen kontrako botoa.
Eta astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
Bilduk Euskadiko Ezkerra aipatu du. Datu bat beste askoren artean. Hortik aurrerako analisiak, zientzia politikoaren aditu ugariei, historialariei, tertuliano askotarikoei eta soziologo burutsuei uzten dizkiet nahi izatera
— Beñat Sarasola (@bsarasola) January 7, 2020
Ez dakit, zalantza bat, inbestidura historia honetako protagonistak gizonezkoak ez balira, politikaren oinarria heteropatriarkala ez balitz.... espektakulu hau hain nazkagarria izango litzateke? Euskal Errepublika Feminista irtenbide bakarra da! #inbestidura #feminismoak
— Matti Navas (@mattinavas) January 4, 2020
Orain ondo legoke #bellachiao abestea...#inbestidurasaioa #inbestidura
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 7, 2020
Sanchez eta Iglesias eskubideez eta gobernu programaz aritu dira; eskuineko alderdiak, Espainiako koroaz, Konstituzioaz eta lurralde auziaz. Ke zuria eman diote konfrontazioari. Agintaldirik zakarrena dator @berria #inbestidurasaioa
— Ander Perez Zala (@Anderpz) January 7, 2020
Inbestidura nabil ikusten eta ez dakit ondo barre egin edota negar egin.
— Oihukatu.♀ (@GoizaneT) January 7, 2020
Zelako nagia dena.
Adolfo Suarez eta Adolfo Suarez#inbestidurasaioa #SesionDeInvestura #Investidura pic.twitter.com/R6X3m19tSf
— Gasteiztar (@Gasteiztar1) January 6, 2020
Hau egun inportantea.
— Mauriziari keinuke (@MKeinuke) January 7, 2020
dekogu kriston suertea.
dagoeneko zirkuak be
badeko presidentea!#inbestidura #inbestidurasaioa #bertsolaritza #koplatweet #koplatuik
Penagarria iruditzen zait soldata publikoa duen jende batek bere lanpostua uztea zerbait gustoko ez duenean. Ni irakaslea naiz, orduan matematika landu nahi ez dudanean kafe bat hartzera joan naiteke? #Vox #inbestidura #inbestidurasaioa
— Gurtu (@GurtubaiJon) January 7, 2020
Nola eskatuko diegu gazteei heziketa izatea Espainiako parlamentuan dauden diputatuek ez badute? Oihuak, hitz desegokiak,... lotsagarria! Bagenekien ez zegoela demokraziarik... #inbestidurasaioa
— Nahikari Ayo (@nahikari) January 5, 2020
Hego Euskal Herriak oso ondo hartu du Sanchezen inbestidura. Euskal alderdiek asmatu dute herritarren nahiak bideratzen. Estatuko ezkerrean ondo baloratu da EH Bilduren posizioa ere ???? @electo_mania pic.twitter.com/krmQUAi35u
— Ion Ansa Mendizabal (@ionansa) January 8, 2020
[KOMODINA]
— xABi GoRo (@Xabi_Goro) January 8, 2020
Inbestidura nola joan den ikusita, susmoa dut eskuineko oposizioak karta hau behin eta berriz erabiliko duela legealdi berrian.#Tamalgarri pic.twitter.com/mu1jLshxYI