Gazte Talent 2019

Gazte Talent lehiaketako irabazleak iragarri dituzte

Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 11:03

Duna, Cerveza Suicida, Nagera eta Déjà Vu taldeek irabazi dituzte Jimmy Jazz elkarteak bosgarren aldiz antolatutako Arabako bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketako sari ezberdinak.

Hamar talde finalistak abenduaren 3an eta 4an igo ziren oholtzara. Abenduaren 3an, Laboral Kutxa Sariaren txanda izan zen, 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Sari honen irabazlea Duna taldea izan da.

Abenduaren 4an, Gazte Talent Sariaren txanda iritsi zen, 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat. Kasu honetan, Cerveza Suicida taldeak irabazi du saria.

Bestalde, Accésit sariak ere banatu dira, oholtza gainean euskara eta emakumearen presentzia baloratzeko. Euskarazko talderik onena Nagera izan dela erabaki du epaimahaiak. Eta emakumezkoen parte-hartzea duten taldeen artean onena, Déjà Vu.

Talde bakoitzak 30 minutu inguruko kontzertu bana eskeini zuten Jimmy Jazz aretoan. Publikoaz gain epaimahaia ere bazegoen bertan, hamar kontzertuen artean saridunak aukeratzeko.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatu dute aurtengo edizioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide