Sarean

#EstatuKolpea

Erredakzioa 2019ko aza. 18a, 13:06

13 urtez Bolivia gobernatu ostean, Mexikon asiloa hartu behar izan du Evo Moralesek. / Argazkia: Joel Alvarez

Hamahiru urtez Bolivia gobernatu ostean, Mexikon asiloa hartu behar izan du Evo Morales agintariak, oposizioak eta indar armatuek -armadak eta Poliziak- estatu kolpea eman eta gero.

AEBetako gobernua estatu-kolpearen atzean egon daitekela zabaldu dute hainbat analista politikok; eta, are gehiago, Donald Trump presidenteak Venezuelako eta Nikaraguako gobernuei ohartarazi die haientzako "seinale bat" dela Bolivian gertatu dena.

Igandean, azaroaren 10ean, dimisioa ematera behartu zuten agintari indigenista. Azalpenak eman zituen Moralesek orduan: "Gizartera bakea itzultzea nahi dugu. Talde oligarkikoek demokraziaren kontra konspiratu dute, eta ondorioa herritarren eta Poliziaren estatu kolpe bat izan da. Min handia eragin dit gertatu denak".

Hiru egunez ezkutatuta egon eta gero, Mexikoko hegazkin ofizial batean eraman zuten Boliviako presidente ohia.

Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:








Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago