Egun horietan, hainbat belaunalditako 3.000 emakume* inguru elkartu ziren Durangon, mugimendu feministaren egungo egoera aztertu eta etorkizunera begirako estrategiak zehazteko.
Horretarako, bost ardatz izan zituzten hizpide: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministari berari buruzko eztabaida.
Jardunaldiak amaituta, indarberrituta agertu da mugimendua.
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
3.000 emakumek* eman dute izena jardunaldiotan. Begira nola dagoen Landako. #SaldaBadago #SaldaGara pic.twitter.com/9bSTWCFxj7
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) November 1, 2019
Egunon! ❤
— Salda Badago (@SaldaBadagoV) November 4, 2019
Amaitu dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak.
KALEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!
Gora borroka feminista!
Gora Euskal Herriko Mugimendu Feminista!#SaldaBadago pic.twitter.com/WPvSGSleg3
Horren parte izatea ohore bat izan da. Sortu dugun ekipazoa itzela. Orain mugituta bueltatzen gara, jasotakoak gure kolektiboan aztertzera eta lanean segitzera. Eskerrik asko 3000 lagun feministei! https://t.co/AmZFeOBRzb
— Zuriñe Rodriguez (@Zuriro) November 4, 2019
Hiru egun hauek bukatuta! Oso nekatuta gaudela ezin ukatu... baina militante feminista hauekin bidea egiteaz harro!
— Iraide Lejarreta Goyarzun (@i_lejarreta) November 3, 2019
Bagoaz etxera, ni behintzat gauza asko birpentsatzera eta pila kargatuta!
Gora borroka feminista!!!#SaldaBadago pic.twitter.com/2fw40JiHnO
Zenbat gazte! Zenbat borrokalari historiko! Zenbat ikasteko, konfrontatzeko eta transmititzeko! Here we go! https://t.co/TofPHnuu78
— Jule Goikoetxea (@JuleGoi) November 1, 2019
Amaitu dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Hiru egun hauetan Durangon bildutako indarrak, proposamenak eta aniztasunak antolatzeko eta artikulatzeko unea dator orain.
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) November 3, 2019
Eskerrik asko @SaldaBadagoV, egin duzuen lan erraldoi eta zoragarriagatik!!
Gora borroka feminista! pic.twitter.com/Pu6XYjTMlE
Ez dozue sinestuko, baina gaur Durangon usein ederra dau aspaldiko partez. Ez papelera, ez fundizino... Kinpula, zanahori, porru, gargantzu... Itzela izengo da @SaldaBadagoV! Probetako desietan!#saldabadator
— Enoxi (@IxoAroma) October 31, 2019
Emozioz eta harrotasunez beteta.
— Alazne. (@AlazneMek) November 4, 2019
40 urte daramagu antolatzen. Atzokoak eta gaurkoak.Kolektiboan gara eta gaurtik aurrera modu berean ekingo diogu bideari.
Segi dezagun amorrua antolatzen eta konplizitateak josten.
Gora antolakuntza, zaintza eta borroka feminista!#SaldaBadago pic.twitter.com/pe2xQxZxaV
Beste argazki baten bila nenbilela altxor hau topatu dut. EHko Neskon Koordinadora Ermuan egin zenekoa. 95ean? 96an? Agertzen diren askokin Durangon topatu nintzen. Duela asko sukaldatzen hasi ginen #SaldaGara!!#SaldaBadago pic.twitter.com/9HKi2otq9w
— nagorgorita (@nagorgorita) November 4, 2019
Rojavako emakumeekin elkartasun argazkia atera da Jardunaldietan. Jin Jiyan Azadi #Rojava #Kurdistan #saldabadago #saldagara pic.twitter.com/lrbXaHHoyB
— Salda Badago (@SaldaBadagoV) November 2, 2019
Bi urte luzetako lana. Hamarkadetako borrokaren segida. Jende zoragarriz inguratuta eta zainduta egindako bidea. Zorionak eta eskerrik asko! Orain nekatuta gauden arren, indar kolektiboa barne-barnean daramagu etxera! #saldabadago https://t.co/xa0r72WiaB
— Kattalin Miner (@MKattalin) November 3, 2019