Urriaren hasieran abiatu zen aurtengo Mintzalagunaren izen-ematea. Asteotan, Euskal Herri osoko bizilagunak “Mintzalagunon mundura” gonbidatzeko kale ekintza parte-hartzaileak antolatu dituzte eta, gaur, amaituko da izena emateko epea.
GEU elkarteak ALEAri aurreratutako datuen arabera, 165 mintzalagun berri izango dira 2019/2020 ikasturtean. Hortaz, 500 lagun inguru izango dira dagoeneko euskararen erabilera bultzatzeko proiektu honen parte.
Euskarazko komunitate bat baino gehiago
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus webgunean eskuragarri dago. Azken orduak dira izena emateko.