Arabako lantokietan mobilizazioak egin dituzte ostiral goizean zehar. Izan ere, mobilizazio eguna izan da Hego Euskal Herrian.
Gazte mugimenduak ere atzoko protestekin jarraitzea erabaki du. Atzo Gasteizko trenbidea moztu ostean, gaur eguerdian La Caixaren eraikinaren aurrean eserialdia egin dute 50 bat gaztek, Altsasuko gazteen zein Kataluniako epaiak onartzen ez dituztela aldarrikatzeko.