EAJk sei diputatu izango ditu eta PSEk hiru

Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 18:47

Jose Antonio Lopez de Suso eta Ramiro Gonzalez jelkideek eta Cristina Garcia sozialistak akordioa aurkeztu dute gaur. AFA

Itziar Gonzalo, Javier Hurtado, Emilio Sola eta Irma Basterra izango dira diputatu berriak.

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak foru gobernuaren datozen lau urteetarako programaren oinarriak aurkeztu ditu. Helburu nagusitzat aipatu ditu hazkunde ekonomiko iraunkorra lortzea kalitatezko enpleguarekin batera, gizarte kohesioa eta Araba lurralde  bizia izatea. Halaber, iragarri du gobernu parekidea izango dela; EAJk sei sail kudeatuko ditu, eta PSEk hiru arloren ardura izango du.

Hona hemen foru gobernu berria osatuko duten diputatuak:

Ramiro Gonzalez Vicente

Burgos (Espainia), 1962.

Alderdia: EAJ.

Kargua: Arabako Diputatu nagusia.

Ibilbide profesionala:

Abokatuen Elkargoko kide duela 28 urte baino gehiago, zuzenbide zibilean eta merkataritza zuzenbidean espezializatua.

Hainbat kargu izan ditu Gasteizko Udalaren sozietate publikoetan.

Arabako Batzar Nagusietako kide, 2007-2011 eta 2011-2015 legegintzaldietan.

Batzar Nagusietako EAJ taldearen bozeramaile 2011-2015 legegintzaldian.

Arabako Diputatu Nagusia (2015-2019).

 

Maria Pilar Garcia de Salazar Olano

Gasteiz, 1959

Alderdia: EAJ

Kargua: Arabako Lehen Diputatu Nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko Foru diputatua.

Ibilbide profesionala:

Kontabilitateko laguntzailea Gasteizko Apellaniz, S.A. enpresan (1977-1980).

Hainbat lan Eusko Jaurlaritzan: Eusko Jaurlaritzaren Harreman Publikoetako eta Protokoloko burua eta Lehendakariaren Idazkaritza Partikularreko burua (1980-2001).

Euskalteleko Lehendakaritzaren Kabinetearen koordinatzaile eta zuzendaria (2001- 2013).

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko aholkularia (2013-2015).

Arabako Batzar Nagusietako biltzarkidea (2007-2011, 2011-2015 eta 2015ean gaur arte).

Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua 2015-2019.

 

Cristina Gonzalez Calvar

Gasteiz, 1969

Alderdia: PSE

Kargua: Arabako Bigarren Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Irakasle tutorea Gasteizko zentro bazkidetuko UNEDn (1993-gaur egun).

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua (2015-2019).

Arabako PSE-EEko idazkari nagusia (2014-gaur egun).

Arabako Batzar Nagusietako Sozialisten Taldeko bozeramailea (2011-2015).

Eusko legebiltzarkidea (2009-2012).

Arabako Batzar Nagusietako aholkularia (1999-2009).

PSOEren Batzorde Federaleko kidea.

 

Itziar Gonzalo de Zuazo

Gasteiz, 1967

Alderdia: PNV

Kargua: Arabako Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Añanako Kuadrillako kudeatzaile eta legelaria 1992-1997 eta 2011-2015.

Araba Garapen Agentziako -Arabako Foru Aldundiaren sozietate publikoa-zuzendari kudeatzailea 2007-2011.

Gasteizko Udalean Ekonomiaren eta Udal Administrazioaren Arloko zuzendari nagusia 2015-2016.

2. Alkateordea. Hirigintza Saileko zinegotzi ordezkaria. Ogasun Saileko zinegotzi ordezkaria.

TUVISA udal sozietatearen lehendakaria eta Gasteizko Udalean Ekonomiaren eta Udal Administrazioaren Arloko zuzendari nagusia. 2016-2019.

 

 

Irma Basterra Ugarriza

Bilbo, 1972

Alderdia: EAJ

Kargua: Arabako Lurralde Orekaren Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Product Manager. Institutu Teknologikoa eta Negozioetakoa, ITB. (Prestakuntza, Aholkularitza eta Banka (BANKINTER Agenteen Sarea). (-1999)

Proiektu burua. C.P.S. Merkatu azterketak eta Iritzikoak. (Merkatuko Azterketen eta Iritzikoen enpresa Euskal Herrian, Nafarroan, Santanderren eta Errioxan). (– 2001)

Erosketetako eta Fabrikazioko Departamentuko zuzendari 2001-2003

Komunikazio eta Customer Serviceko Lineen Departamentuko zuzendaria. 2003 2007 PandaSoftware Internacional.

Gerentea. Zabaia landa garapeneko elkartea, (Eskualde kantauriar- arabarra- Aiara). 20072016.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria (Eusko Jaurlaritza) 2016-2019.

 

Javier Hurtado Dominguez

Madril (Espainia), 1981

Alderdia: PSE

Kargua: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala: 

Abokatua norberaren kontura. Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuko kidea (2013- 2019).

IUSLAB bulegoaren kanpo kolaboratzailea, abokatu eta aholkulari gisa. Estudio Legal (2016-2019).

Sustapen Ministerioaren Kabinetearen zuzendari nagusia. Espainiako Gobernua (2009-2011).

Estatuko Portuak erakunde publikoaren Kontseilu Artezkariko kidea (2009-2011) ADIFen Administrazio Kontseiluko kidea (2009-2011).

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalaren Antolakuntza Idazkaritzaren koordinatzailea (2007-2009 eta 2012).

 

Emilio Sola Ballojera

Bilbo, 1959

Alderdia: EAJ

Kargua: Gizarte Politiken Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala: 

Osasun mental eta drogomenpekotasuneko medikua. (Osakidetza) 1984-1986.

Osasun arloko eta arlo soziosanitarioko proiektu estatistikoen teknikaria. (EUSTAT) (1986-1987).

Gizarte Ongizateko teknikaria Arloko arduraduna (Eusko Jaurlaritza) 1988-2012 Gizarte Zerbitzuetako arduradun-teknikari (Eusko Jaurlaritza) 2012-2013.

Gizarte Politiketako aholkularia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza) (2013-2015).

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria. Enplegu eta Gizarte Politikak (Eusko Jaurlaritza) (2016- 2019).

 

Eduardo Aginako Lopez de Suso

Gasteiz, 1963

Alderdia: EAJ

Kargua: Nekazaritza Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Vital Kutxako administraria (1990-1991).

Mercedes Benz Españako behargina (1991).

Mutua General de Seguros enpresako aseguru ikuskatzailea (1991-1994).

UAGA-Arabako Nekazari eta Abeltzain Elkarteko idazkari nagusia (1994-2003).

Ovo12 SL korporazioko kudeatzailea (2003-2008).

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza zuzendaria (2008-2009).

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria (20102011).

Cárnicas Sáenz SL enpresako ekoizpen zuzendaria (2012-2013).

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza zuzendaria (2013-2015).

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua 2015-2019

 

Josean Galera Carrillo

Gasteiz, 1959

Alderdia: EAJ

Kargua: Ingurumen eta Hirigintza Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Gasteizko Udaleko Ingurumen Saileko karrerako funtzionarioa (1984-1991)

Ekonomia eta Ogasun Ministerioko langilea (1982-1984).

Ingurumen ingeniaritza eta aholkularitza enpresen zuzendaria (1991-2013).

Administrazio Kontseiluko kidea (1991-2013): ATE Informática, DHV España, Inguru Ingeniería y Gestión Ambiental, Sarea 21, Grupo de Consultores BETEAN, Grupo CONFLUENTIA. LEIA Centro de Desarrollo Tecnológico (gaur egun TECNALIA) patronatuko kidea (1996-2000).

Cluster de Industrias del Medio Ambiente de Euskadi ACLIMAko zuzendaritza batzordeko kidea (2005- 2012).

Eusko Jaurlaritza (2013-2015): Ingurumen sailburuordea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko lehendakaria, IHOBE Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoko lehendakaria, URA Uraren Euskal Agentziako lehendakariordea, SPRILURko Administrazio Kontseiluko kidea.

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua (2015-2019).

 

Ana del Val Sancho

Gasteiz, 1960

Alderdia: PSE

Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua.

Ibilbide profesionala:

Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Orokorren zuzendaria (2016-2019).

Arabako Kalkuluguneko (AKGSA) kontseilari eskuordea (2016-2019).

IZENPEko, Arabako Foru Elkarkidegoko eta Arabat-eko administrazio kontseiluetako kidea (2016-2019).

Gasteizko Udalaren San Martineko bulegoetako zerbitzu teknikoak zentralizatzeko arduraduna. Eraikinaren koordinatzailea (2015-2016).

Gasteizko Udaleko Ogasun, Ondare eta Aurrekontu Saileko Zergadunentzako Informazio eta Arreta Zerbitzuen Administratzailearen burua, ISO 9001 egiaztagiriaren eta AENORen zerbitzu kartaren aintzatespenarekin (2006-2015).

Adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralaren zuzendaria (2002-2006).

Aurora egoitzaren eta Aurora babespeko apartamentuen burua (1986-2002).

Gasteizko Udaleko karrerako funtzionarioa (1978-2016).

PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago