EAJ izan da garaile udalerri gehienetan

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 00:25
Jeltzaleek irabazi dute Agurainen, zazpi zinegotzirekin. /Alea

Lurraldeko 51 udalerrietatik, alderdirik bozkatuena izan da 29 udaletan.

Araban EAJ-k eskuratu diru boto kopuru gehien udalerri gehietan. Lurraldeko 53 udalerrietatik, alderdirik bozkatuena izan da 29 udaletan. Horien artean, biztanle kopuruari dagokionez udalerri handienetan izan da nagusi: Gasteiz, Amurrio, Laudio edota Agurainen, esate baterako.

Lautada eta Gorbedialdeako Kuadrilletan ordea, EHBilduk lortu du boto kopuru gehien hainbat udalerritan: Aramaio, Legutio, Asparrena, Barrundia, Zigoitia edo Zuian, adibidez.

PP-k bere aldetik, lurralde osoan jetsiera nabaria izan du, baina Arabako Errioxako 4 udalerritan nagusi izaten jarraitzen du: Mañueta, Bastida, Guardia eta Navaridasen.

PSOE nagusi izan da udalerri bakarrean, hain zuzen, ohikoa duen Iruña Okan. Eta bestetik, hautagaitza independienteak garaile suertatu dira lurraldeko zenbait udalerritan: Dulantzi, Berantevilla, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Urizaharra, Zanbran eta Kanpezun.

 

Udalerri bakoitzeko emaitzak xehetasunean ikusteko aukera, hemen duzu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide