Makilari eusten dio Arabak

Erredakzioa 2019ko api. 27a, 10:09
Gaur joko dute erretreta, Aldundiaren jauregiko balkoitik. / GASTEIZKO UDALA

Erretretak eta barraskiloak. Gurean ez bada, mundu osoan ez dago bi kontu horiek batzen dituen jairik. Urtez urte egitaraua ia-ia bere horretan mantendu bada ere, urtero danbolindari berriak batzen zaizkio usadioari.

Apirilaren 10ean eman diete hasiera aurtengo jaiei, eta, pertsona bati ez baizik egitasmo bati eman nahi izan diote protagonismoa: Arabako Errioxako ardoari. Dena dela, Arabako leku askotan ospatzen ari dira barraskiloak eta danborrak batzen dituzten jaiak. Ohi bezala, Dulantzin izan dira goiztiarrenak, baina Aiaraldean eta Oionen ere ondo ezagutzen dute danborra jotzea zer den. Hauek dira egun hauetan Gasteiz inguruan izango diren ekitaldi nagusiak:

Probintzia plaza

27, larunbata

  • 21:00-22:00 San Prudentzio erretreta joko dute Aldundiaren jauregiko balkoitik. Erretreta jotzeen artean, honako hauen emanaldiak: Aiara Dantza Taldea eta Lattor taldea, Danbolineruak txistulariekin.
  • 22:30-02:30 Probintzia plazan elkartuko dira gastronomia elkarteak, eta, handik, desfilea egingo dute Alde Zaharretik eta erdialdetik.

28, igandea

  • 09:00 Araba zortzikoa.
  • 12:00 XL. danborrada, Biznietos de Celedon kuadrillaren eskutik.
  • 18:00-20:30 Haurren danborrada: Doña Otxanda dorretxetik abiatuta eta Probintzia plazaraino.

Armentia

28, igandea

  • 11:00 Prozesioa basilikaren kanpoaldean, eta jarraian, meza.
  • 12:00 Ohorezko aurreskua. Ondoren, dantzarien emanaldia; Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik. Haize Dantza Taldeak parte hartuko du.
  • 12:30 Herri kirolen erakustaldia. 2019ko Urrezko aizkolariak txapelketa, elitea banaka. Kanporaketa.Harri jasotzeko binakako lehiaketa.
  • 18:00 Kontzertua zelaietan. Trikiteens musika taldearen emanaldia.

Han eta hemen

27, larunbata

  • 20:00-21:00 San Prudentzioko erretreta Gasteizko udaletxeko balkoitik.

27, goizaldean

  • 24:30 Joselu Anaiak musika taldearen eskutik dantzaldia, Arka plazan.

Estibaliz

Maiatzak 1, asteazkena

  • 09:00 Azokaren hasiera. Aire zabaleko pintura azkarraren XXVI. lehiaketa.
  • 11:00 XXVII. Arabako patataren sukaldaritza lehiaketa.
  • 11:00 Meza, Urkanta abesbatzak lagundurik.
  • 12:00 Zeinu hizkuntzako meza.
  • 12:30 Herri kirolen erakustaldia.
  • 12:30 Arabako aurresku eta dantza solteko XXVII. txapelketa.
  • 17:00 Pintura erakusketa harrera etxean: lehiaketara aurkeztutako lanak.
  • 17:00 Gizonezko eta emakumezkoen II. bola joko txapelketa.
  • 18:30 Pintura lehiaketako sariak ematea.



Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide