Pregoiak zabaldu du Arabako jaien programa

Erredakzioa 2019ko api. 10a, 14:51
San Prudentzioko jaien aurreko ospakizunak hurrengo astean hasiko dira. ALEA

Apirilaren 13an Fanfarre Eguna, Arabako Kuadrillen Azoka eta gastronomia lehiaketak izango dira.

Aste Santua San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren egunaren aurreko asteburuan ospatzeak Arabako jai egitarauan hainbat aldaketa ekarri ditu. Apirilaren 13an, larunbatean, Arabako Jaien aurreko ospakizunak egingo dira. Egun horretan izango da XXXV. Arabako Fanfarre Eguna, eta Biotzatarrak, Ezberdinak, Indarra, Kirrinka, Aramangelu eta Sei Gurpil fanfarreek kalejirak egingo dituzte hiriko kaleetan. Ondoren, Probintzia plazan bilduko dira Erretreta, Arabako Martxa, Danborrada eta Alavesaren himnoak jotzeko.

Gainera, egun horretan, Probintzia plazan, Arabako ohiko plateren lehiaketa, Arabako Errioxako Ardoaren Dastatzaileen lehiaketa, 800 txistorra pintxoren dastaketa eta Arabako Kuadrillen Azoka egingo dira. Gainera, bertako produktuen erakusketa eta salmenta, turismo eskaintza, ostatuak, ibilbideak eta gastronomia izango dira erakusgai. Arratsaldean, berriz, Gasteizko plazetan, Jare dantza taldeak Zuberoan barrena ikuskizuna aurkeztuko du. Kalejiraren ibilbidean Probintzia plaza, Andra Maria Zuriaren plaza eta Plaza Berria zeharkatuko dituzte.

Bi aste beranduago, apirilaren 27an, erretreta egingo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide