Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehen Arretako zerbitzuetako medikuek, erizainek eta administrazioko langileak daude deituta Lehen Arreta Arnasberritzenek egindako eta ELA, LAB, CC.OO., UGT, ESK eta SATSE sindikatuen babesa duen lanuztera; denera, 5.000 langile inguru.
Lehen Arretako profesionalen arabera, osasun sektorea "kinka larrian" dago. Ohartarazi dute "gainezka" daudela, "arreta-karga lege bihurtu" delako.
Gaurko grebaz gain, beste bat dute deituta maiatzaren 17rako.