Hirugarren preso bat hil da Zaballako espetxean

Erredakzioa 2019ko apirilaren 3a

Zaballako espetxea. ESPAINIAKO BARNE MINISTERIOA

Arabako espetxean aurten zendu den hirugarren presoa da.

Preso bat hil zen apirilaren 2an Zaballako espetxean. Naiz-ek jaso du albistea, Espainiako Espetxe Zaintzako iturriak aipatuz. Hedabide digitalaren arabera, Espetxe Zaintzak berretsi du otsaila eta apirila bitartean bi preso hil direla Iruña Okako Zaballako espetxean. Azkena, iragan asteartean zendu zen. Bien kasuan bere buruaz beste egin dutela adierazi du espetxe erakundeak. Ikerketa judiziala abiatu da jazotakoa argitzeko.

Dagoeneko hiru dira azken urtean Arabako espetxean hil diren lagunak. Izan ere, Salhaketak iragan urtarrilean salatu zuen 28 urteko preso bizkaitar bat hilik aurkitu zutela bere ziegan, droga gaindosiaren ondorioz. 

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago