Gasteizko Jazzaldiak 43. jaialdiko azkeneko izenak eman ditu ezagutzera: Omara Portuondok eta Jorge Drexlerrek osatuko dute kartela. Biak batera izango dira uztailaren 19ko kontzertuan, Mendizorrotza kiroldegiko emanaldien artean. Datorren astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak kontzertu guztietarako.
Omara Portuondo, Kubako jazzaren dama nagusia, Gasteizen izango da, amaiera biraren barruan egiten ari den kontzertuen artean; Roberto Fonseca piano jole apartekoa izango da harekin, azken bira honetako zuzendari artistikoa eta musikala.
Jorge Drexler uruguaitarra, berriz, Silente birarekin, fazeta intimistago batean murgilduko da. Bere ohiko musikariekin izango da Mendizorrotzako kiroldegian, jazz zaleentzat ezagunak diren Borja Barrueta bateria-jolea bilbotarra eta Martin Leiton baxu jolearekin.
Portuondo eta Drexlerrekin batera, aurretik iragarri bezala, besteak beste, Gregory Porter, Regina Carter, Avishai Cohen, Danilo Perez, Larry Grenadier eta Ernest Aurignac izango dira Jazzaldian.