Arteak "murriztearen" kontra, elkarretaratze musikala

Erredakzioa 2019ko ots. 14a, 13:55

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko araudiaren arabera, aurrerantzean hilabetean ikuskizun bat antolatu ahal izango dute tabernek, urtean hamabi gehienez.

Florida parkeko Wynton Marsalis musikariaren eskultura lekuko, Arteak Ireki plataformak elkarretaratze musikala egin du goizean. Eusko Jaurlaritzak onartutako aisialdirako ekintza eta emanaldiak murrizteko araudia salatu dute.

Hala, plataformako kideek araudia "zentzugabekeri larria" iruditzen zaiela adierazi dute, ikuskizun eta aisialdi ekintzei eragiten baitie. Gainera, "Eusko Jaurlaritzak bizirik dagoen arte eta kulturarekiko interes eta sentsibilitate txikia" erakusten duela salatu nahi izan dute.

Egoera honen aurrean, Arteak Irekik kultura-espazioen kategoria bat sortzearen alde egiten du, edukiera txikiko espazio kulturalak babesteko ezinbesteko pauso bezala. Era berean, "bidegabekeria" honen aurrean mintza daitezela eskatu diete Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako udaletako kultura zinegotziei "bultzatzen dituzten plan estrategikoen kontra egiten baitu".

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide