Oier Gomez preso ohi gasteiztarra hil da

Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 09:24

Oier Gomezen aldeko manifestazioa, Gasteizen. /Alea

2017ko apirilean aske utzi zuten, gaixotasun larri baten ondorioz; 2013an diagnostikatu zioten gaixotasuna.

Oier Gomez Mielgo preso politiko ohi gasteiztarra gaur zendu da Baionan. Gaixotasun larri eta sendaezina zuela eta, 2017ko apirilaren 27an askatu zuten, bere kondena eta bere aurka ezarritako euroaginduak etetea onartu ondoren. Geroztik, Baionan bizi izan da eta tratamendua jaso izan du bertako ospitalean. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago