Oier Gomezek zituen hiru euroaginduak eten dituzte

Erredakzioa 2017ko api. 26a, 18:04

Eguerditik zenbait eragile eta elkarte izan dira Urrezko Zeledoien plazan jarri duten karpan.

Orain, Parisko ospitale baten dago Gomez, baina ondoko egunetan Baionara mugituko dutela espero dute.

OiertxoSOS plataformak adierazi du hiru euroaginduak bertan behera gelditzeak Gomez laster Euskal Herrira gerturatzea suposatzen duela. "Kondenaren etendura ahalbideratu duen garaipen kolektiboaren testuinguruan kokatzen da" esan dute.

Momentu honetan, Parisko ospitale batean dago Gomez, baina espero dute ondoko egunetan Baionara iritsiko dela. 

OiertxoSOS plataformak Euskal Herrian gaixo dauden euskal presoen askatasuna lortzeko borroka ez uztera deitu du. "Oier, larriki gaixo dauden euskal preso politikoen aldeko borrokaren adibidea da, ez da soilik herri bezala dugun erantzukizuna, baizik eta, erantzukizuna izateaz gain, irabaziko dugun ziurtasuna ere badugu. Gure eskuetan da egi bilakatzea".

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago