ALEA FM 2019-01-22

Anakoz Amenabar eta Estitxu Ugarte 2019ko urtarrilaren 22a

Armagintzaren inguruko salaketa egiteko eta eztabaida mahai gainean jartzeko asmoz, Gerrarako Eusko Label Armak kanpaina aurkeztu dute hainbat eragilek. Kanpaina eta prestatu dituzten jardunaldien berri izan dugu Alvaro Anta kidearen eskutik.

Bestetik, Boilur beltzaren laugarren nazioarteko azokaren inguruan hitz egin digu Felix Agilera boilur bilatzaile eta adituak. Pasarteetan, gaurkoan Iratxe Aranak aukeratutako hitzak. Azkenik, iritzia eta agenda. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago