Arabako diputatuek eta zuzendariek Euskaraldiaren aldeko argazki ofiziala egin dute gaur. Gobernuko hainbat kidek jadanik eman dute izena azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte luzatuko den ekimen honetan eragile izateko, eta datorren ostiraletik aurrera beren bereizgarria erakutsiko dute hamaika egun horietan harremanak euskaraz izateko.

