"Aurrerapauso handiak eman ditugu eta pozik gaude. AENAk jakinarazi dit abian jarri duela jada 24 orduak berreskuratzeko prozesua". Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Pilar Garcia de Salazar Garapen Ekonomikoaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatua Madrilen batzartu dira AENAko arduradunekin. Bileraren helburua Espainiako estatuko aurrekontu orokorretan Madrilgo gobernuarekin adostutako konpromisoa aztertzea zen.
Bileraren ondoren iragarri du ahaldun nagusiak lanean ari dela AENA Forondako aireportuko bidaiarien terminala hobetzeko proiektuan. Halaber, azterketa egiteko eskatuko du, aireportuan zergarik gabeko gune bat zabaltzeko aukerak eta bideragarritasuna aztertzeko.