Herrietan eta eskualdeetan errotik sustraitu da Euskaraldia, bereziki ekimenaren antolaketan parte hartzen ari diren ehunka lagunei esker, baina, batez ere, ariketa sozialaren aurpegi izango diren pertsonei esker. Hamaika hamaikako sortu dira plazaz plaza. Euskaraldiaren enbaxadore horiek ekimenaren filosofia zabaltzeko hautua egin dute; eta mandatu hori alaitasunez aurrera eramateko gogoa ere igartzen zaie aurpegietan. Herri txiki baten historia txikian mugarri izateko jaioa den ariketaren albuma osatzen ari dira pixkanaka, baina Euskal Herriko kaleetan hamaika egunez osatzen hasiko den mosaiko sozial berria izango da ikusgarriena. Argazkiak: Euskaraldia/Alea/Aiaraldea.eus