Aurreikuspenak gaindituta, 400 haurrek baino gehiagok eman dute izena Kantari karaoke ikuskizunean. Hori dela eta, zozketa bidez erabakiko da datorren astean zeintzuk parte hartuko duten aurtengo jaialdian; astelehenean egingo da zozketa, eta parte-hartzaileen behin betiko zerrenda jakinaraziko da.
Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate aukera Kantarin parte hartzeko eta horretarako, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu dituzte. Parte hartuko duten taldeei, zein saiotan abestu behar duten, zein abesti egokitu zaien, abestia prestatzeko materialak, eta bestelako argibideak jakinaraziko zaizkio hurrengo egunetan.