Greba mugagabea egingo dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek

Erredakzioa 2018ko uzt. 9a, 09:35
Etxez etxeko langileak otsailean hasi ziren lanuzte partzialak egiten. /Alea

Gaur erregistratuko dute Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek irailetik aurrera egingo duten grebaren jakinarazpena.

Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen gehiengoak sektoreko enpresek proposatutako hitzarmen kolektiboaren kontra bozkatu du, eta, horrenbestez, irailetik aurrera greba mugagabea egingo dute. Gaur erregistratuko dute Lan Ordezkaritzaren bulegoetan grebaren jakinarazpena.

Iragan asteazkenean bildu ziren sektoreko enpresak, Arabako Foru Aldundia eta langileen ordezkariak, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak hain zuzen. Hitzarmen kolektibo berri bat adostea zen helburua, izan ere otsailaz geroztik hainbat protesta eta lanuzte egin dituzte zerbitzuko langileek, 2011. urtetik izoztuta duten hitzarmen kolektiboa berritzeko eta lan baldintzak hobetzeko.

Alta, sektoreko enpresek mahai gainean jarri duten proposamena ez dute begi onez ikusi langileek. Horren arabera, ez da soldataren igoerarik izango aurten, 2019an %4,1 igoko lirateke soldatak, eta 2020an %2. Langileen batzarrak atzera bota du proposamena, eta protestak areagotzea erabaki du. Hortaz, irailetik aurrera greba mugagabea egingo dute.

Erlazionatuak

"Baldintza negargarrietan ari gara lanean"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018 ots 22 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide