Alea FM 2018-06-19

Marta Ugarte eta Iñigo Larramendi 2018ko eka. 19a, 18:00

Pil-pilean atalean Judimendi auzoko jaien inguruan solastu gara jaien batzordeko kide Martin Erkiagarekin. Ondoren, Hilabetero atal zoroari ekin diogu.

Jarraian, Hamaika Saltsa atalean, Euskaraldia egitasmoaren berri emango digu Geu elkarteko Oier Azkarragak. Iritzi atalean, Maddalen Agirre diseinatzaileak moda azkarraren inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu. Eta amaitzeko, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzordu guztiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago