50 milioi euroko eragina izango du Final Fourrak

Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 09:45

Buesa Arenan izango du egoitza datorren urtean, eta 179 herrialdetan telebista estaldura izango duela iragarri dute.

Europako saskibaloi ekitaldi nagusia Gasteizera iritsiko da 2019an. Final Fourra, hain zuzen ere, Buesa Arenan jokatuko da datorren urtean, eta horrek Euskadin 50 milioi euroko eragina izango duela aurreikusi dute Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

Horrez gain, kopuru ekonomikoekin batera, oihartzun mediatiko nabarmena ekarriko du finalak, eta hiria nazioartean ikusgai izatea eragingo du. Izan ere, Final Fourra jokatzen ari den bitartean, 179 herrialdetan izango da telebista estaldura.

Hala, Gorka Urtaranek hiriburuan inoiz egin den kirol ekitaldirik handiena izango dela esan du: "Ekitaldi hori gurean izatea eta saskibaloiaren hiriburu bihurtzea erronka izugarria eta aukera ezin hobea izango da, baita ekonomiaren ikuspuntutik ere".

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide