World Robot Olympiad txapelketa ospatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2018ko eka. 4a, 13:49

Mundu mailako LEGO txapelketa ereduari jarraituz, larunbat goizez, Jesus Guridi kontserbatorioan lehiatuko dira 400 umetik gora.

Umeen artean komunikazioa, sormena, autokritika, lantaldea eta beste hainbat gaitasun lantzen saiatzen den hezkuntza sistema baten aldeko apustua egiten ari dira hezitzaile asko azken urteotan.  Gaitasun horiek lantzeko, teknologia berriak baliatzen dituen hezkuntza filosofia ezarri nahi dute; besteak beste, robotika bezalako teknologiak erabilita.

Gure lurraldean ere Habilitas bezalako heziketa proiektuek, hezkuntza eredu horren aldeko apustua egin dute eta hezitzaileei formazioa eskaintzeaz gain, umeei zuzendutako proiektu eta egitasmoak antolatzen dituzte.

Hain zuzen ere, hezkuntza eredu berritzaile hori zertan datzan ikusi eta ulertu ahal izateko, larunbatean egingo dute WRO txapelketa Jesus Guridi musika kontserbatorioan, 11:00etatik aurrera. Lehiaketan parte-hartzaileek erronka bat gainditzeko robot bat diseinatu, egin eta programatu beharko dute.

Habilitas proiektuko Unai Viana kideak, hezkuntza eredu honi buruzko informazio zabala eman zigun AleaFM irratsaioan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide