"Erasoen kapitulua itxi eta beste gauzetara dedikatzea gustatuko litzaiguke"

Jon Cadierno eta Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko mai. 25a, 13:33

LGTBIQ kolektiboak jasaten dituen eraso gehienak maila juridikoan salatzen ez direla azaldu du Lumagorri elkarteko kide Amets Martinez de Hereditak.

Hilaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako nazioarteko eguna aldarrikatu zen, eta Gasteiz zein Araba salaketa honetara batu ziren. Gaiari buruz hitz egiteko, Lumagorri elkarteko eta Gasteizko Transbollomarika sareko kide Amets Martinez de Heredita izan da AleaFMn.

Joan den astean zabaldu du Lumagorrik azken urtean Gasteizen izandako erasoen inguruko txostena: 15 eraso zenbatu dituzte. Halere, LGTBIQ kolektiboak jasotzen dituen eraso gehienak maila juridikoan salatzen ez direla azaldu du Martinez de Hereditak. Udaltzaingoak bi besterik ez ditu jaso. Eraso guztiak salatzearen beharra aldarrikatu du Lumagorriko kideak.

Baina kapitulu hori itxi nahi dute. "Horren inguruko jardunaldiak egin berri ditugu, baina autokritika bat egin dugu: gustatuko litzaiguke ez aritzea bakarrik erasoen inguruan, eta hortik harago joatea. Beste proposamen eta hausnarketa batzuk egitea, hain zuzen".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago