"Alde guztietatik daude murrizketak"

Mirian Biteri 2018ko mai. 25a, 06:00

Zazpi urte egin ditu dagoeneko Pablo Borinagak erretiratuta. Etxean pentsio bakarra sartzen bada ere, beste batzuekin alderatuta nahiko "pribilegiatua" dela onartzen du.

Mariano Rajoyk iragarritako %25eko igoera, dena dela, "lotsagarria" dela azpimarratu du; bere kasuan, bost bat euroko igoera ekarriko lioke horrek. 

Orain kaleak hartu badituzte ere, urteak daramatza Borinagak pentsionisten eskubideak defendatzen; Arabako Pentsionistak Lanean elkarteko sortzaileetako bat da. Aurretik, koordainketa sanitarioaren auzian ere ibilitakoa da. "Oraingo kontua, baina, gehiegizkoa izan da. Badago jendea, iragarritako igoerarekin euro bat gehiago baino ez duena jasoko", esan du. Horrekin batera, aipatu du pentsionisten aldarrikapenak kontuan hartzen badituzte ere, lanean jarraituko dutela, Menpekotasun Legea indargabetu dezatela eskatzen. "Murrizketak baino ez daude alde guztietatik", arbuiatu du Borinagak.

Horrekin lotuta, ohartarazi du ez dutela etsiko, eta uda partean, mobilizazio gutxiago antolatzeko asmoa badute ere, ikasturte berriarekin batera "indarberrituta" itzuliko direla. "Udan ekimen gutxiago egingo ditugu, jendeak kanpora joateko ohitura duelako; abuztuan jai hartuko dugu, baina irailean mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dugu. Dena dela, aztertu beharko dira hemendik aurrerako gertaera posibleak. Aldaketak egon daitezke".  

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago