ALEA FM 2018-05-15

Marta Ugarte eta Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko mai. 15a, 18:00

Pil-pilean atalean, igandean Dazz tabernan egingo den kafe filosofikoaren inguruan aritu gara, jarduera antolatu duen Agora filosofia elkarteko Itsaso Azkarragarekin.

Jarraian, Hamaika saltsa atalean, Elkarrekin-Together dokumentalaren berri izango dugu, zehazki, maiatzaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean ikusgai izango dena. Horretarako, Anjel Oiarbiderekin solas egin dugu.

Ondoren, iritzi atalean Edurne Begiristainen hitzak entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzorduen berri emango dizuegu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago