Jaien atzerako kontaketa abiatu dute Joselu Anaiak taldekoek

Erredakzioa 2018ko api. 17a, 10:13

Argazkia: Araba.eus

Lau hamarkadez herriz herri ibilitako musikariek irakurri zuten San Prudentzio eta Estibalizko jaien pregoia bart iluntzean.

Principal Antzokian eman zioten San Prudentzio eta Estibalizko ospakizunen atzerako kontaketari hasiera Joselu Anaiak talde ezaguneko kideek. Beraiekin batera egon ziren oholtza gainean Algara Dantza Taldea eta Okerrak Kuadrillakoak.

40 urtez, Euskal Herriko errepideak urratu dituzte arabarrek. 1978an eratu zuten taldea, Asparrenean, baina hamarkada bat eman zuten haien lehenengo diskoa grabatu arte, De Alava a Jalisco izenburupean. Ordudanik, bide oparoa izan dute. Iaz bueltatu ziren estudiora, Beti eta betiko izeneko diskoa grabatzeko.

Joselu Ruiz de Gordoa taldeko kideak 2015ean eman zion ALEAri beraien ibilbidearen berri elkarrizketa honetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago