2018ko deialdiaren oinarri berrien arabera, onuradunen muga 12 urtera arte jaitsi da, eta kendu egin dira baldintza hauek: ezin eduki izatea ibilgailurik eskatzailearen izenean erregistratuta, eta ezin jaso izatea desgaitasuna dela eta ibilgailu bat erosteko edota egokitzeko laguntzak.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 2018rako laguntza deialdiaren oinarriak berrikusi ditu, eta hainbat elkarteren ekarpenak eta eskaerak aztertu ondoren, aldaketak egitea erabaki du. Laguntza eskaera aurkeztu eta, oinarriak aldatu ondoren, baldintzak betetzen dituztenek ez dute berriz ere izapidea egin beharrik izango. Aldiz, lehengo oinarriak ez betetzeagatik eskaerarik aurkeztu ez zutenek, eta, orain, aldaketaren ondorioz beteko dituztenek, eskaera izapidea egin beharko dute GOFEren bulegoetan eta Desgaitasunen bat duten pertsonen orientazio eta balorazio zentroan, biak Gasteizen, eta landa zonako udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuetan.