ALEA FM 2018-03-20

N. Cuesta eta S. Fdz. de Aranguiz 2018ko mar. 20a, 18:00

Miren Amestoy gasteiztarrak Nadie me enseño como se camina a Itaca liburuaren berri eman digu. Bertan, pairatzen duen Lupus gaixotasunaz aritzen da. Ondoren, hezkuntza izan dugu hizpide, Unai Vianak Habilitas proiektua zer den azaldu digu.

Hamaika Saltsa atalean bi gai izan ditugu. Batetik, irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainaz mintzatu gara. Bestetik, Judimendi auzoan prestatzen ari diren Sugar Kultur Fest ezagutu dugu, Asier Balzarekin. Ondoren, Irati Marañonen iritzia entzun, eta amaitzeko, hurrengo egunetan Euskararen agendak dakarkigunari errepasotxo bat eman diogu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago