AHTrik EZ Lautada plataformak dozenaka lagun bildu ditu gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean, "Araba mehatxatzen duten abiadura handiko proiektuen aurka".
Protesta honen bidez, legebiltzarkideei bi gauza eskatu diete. Batetik, Araban proiektatuta dauden abiadura handiko trenbideen aurka agertzeko. Bestetik, Sustapen Ministerioaren aurrean, "egungo trenbidearen modernizazioaren alternatiba" defendatu dezaten eskatu diete, "proiektu honek eragingo duen sarraski ekonomiko, sozial eta ekologikoa ekiditeko", plataformako kide Aritz Albainak azaldu bezala. Hala, "tren soziala" bultzatzea eskatu du Lautadako plataformak.
Horrez gain, AHTrik EZ Lautada plataformak dei egin die eragin zuzena izango duten gainontzeko eskualdeetako herritarrei, "indarrak batu eta proiektu suntsikor honi aurre egiteko".