Martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Araban, Gasteizen ez ezik, Agurain, Amurrio, Laudio eta Okondon eskatzeko aukera izango da. Produktuak ekoizlearen prezioan erosteko aukera egongo da, izan ere, "ez dago bitartekaririk eta banaketa auzolanaren bitartez egiten da", azaldu Errigorako Gasteizko arduradun Ilune Basterrak, AleaFM irratsaioan. Iaz, 6.000 familia inguruk parte hartu zuten kanpainan.
Informazio gehiago: Errigora