Gaur eta bihar greba egunak izango dira hezkuntza publikoan

Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 09:43

Aste honetako greban ez da batasunik eman hiru sindikatuen artean. LABek Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolen Partzuergoan deitutako grebak bertan behera utzi ditu.

Asteazken eta ostegunean (hilaren 14an eta 15ean) protesta egunak izango diraa unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta Steilas) deitu du greba, baina oraingo honetan, ez da batasunik egon hiru sindikatuen artean. Aurreko astean, LABek Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolen Partzuergoan deitutako grebak bertan behera utzi zituen. Izan ere, hiru arlo hauetan langileen baldintzak hobetzeko akordioak lortu ditu sindikatuak; Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolen Patzuergoan hitzarmenak sinatu ditu Eusko Jaurlaritzarekin.

Hala, ELAk eta STEILASek hiru arloetako langileak deitu dituzte asteazken eta osteguneko grebetara; LABek soilik deitu ditu irakasleak. Egoera honen aurrean, "batasun sindikala hautsi izana" leporatu diote ELAk eta STEILASek LAB sindikatuari.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, negoziazio mahaiaren bilera deituko du asteazkena baino lehen, greba saihesteko asmoz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago