Badaiotz sokatira taldeko kirolari arabarrek zilarrezko domina eskuratu dute Txinako mundu txapelketan, 500 kiloko mailan; aurretik, Laukizeko neskak gelditu dira (Bizkaia), eta, hirugarren, Ibarrako talde gipuzkoarra. Aitzitik, 540 kiloko kategorian finalerdietatik kanpo gelditu dira Arabako neskak.
Asteburuan (martxoak 10 eta 11) selekzioak lehiatuko dira, eta Basque Country markarekin lehiatuko da Gasteizko kluba, 500 eta 540 kiloko mailetan. Bi-bietan, Euskal Herriko txapeldunak izan berri dira lehiakide arabarrak, eta, oraingoan, Bizkaiko Gaztedi taldeko hiru kirolari arituko dira haiekin batera.