Badaiotz sokatira taldea Txinako munduko txapelketan lehiatuko da

Erredakzioa 2018ko ots. 22a, 09:47

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak Badaiotz sokatira taldeko kideak bisitatu zituen.

Lehiaketa martxoaren 8an eta 9an izango da, eta 540 eta 500 kiloko kategorietan lehiatuko da talde arabarra.

Arabako Badaiotz sokatira taldea Txinako Xuzhou hirian izango den kluben munduko txapelketan lehiatuko da, martxoaren 8an eta 9an. Guztira, hiru dira Euskal Herritik Asiara joango diren taldeak.

Arabarrak klub gisa lehiatuko dira, 540 eta 500 kiloko kategorietan, eta Basque Country ordezkatuko dute nazioen arteko lehiaketan, 540 kilokoen kategorian. Badaiotzek munduko txapelketarako sailkatzea lortu zuen,  urtarrilaren 27an Euskal Herriko txapela irabazi ostean.

Taldea 1981ean sortu zen, eta ondo ezagutzen ditu Munduko Txapelketak: 2000. urtean, Slagharen-en, munduko lehen domina lortu zuten, eta handik bi urtera, Munduko txapeldunak izan ziren Cork-en (Irlanda), 480 kg-ko eta 520 kg-ko kategorietan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago