Pil-pilean atalean, uztailean Gasteizen izango diren Hizkuntza Gutxituetako gazteen topaketen berri eman digu Beñat Garaiok. Ondoren, Errigoraren azken kanpaina ezagutu dugu.
Arabatik Aleara atalean, Gasteizko Memoriaguneak izan ditugu hizpide, eta horretarako, Gorka Urtaran alkatea eta Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformako kide Lander Garciaren hitzak entzun ditugu. Itziar Rekalderen iritziak eta Euskararen Agendak itxi dute irratsaioa.