"Harreman injustuen eraldaketarako konpromisoa esnatu nahi dugu"

Erredakzioa 2018ko ots. 22a, 14:11

SETEMek kontsumo arduratsurako Balio Faktoria eskola berria jarri du abian. Nora Ziarzolo genero teknikariak horren berri eman digu AleaFMn.

SETEMek kontsumo arduratsurako eskola berria jarri du abian, Balio Faktoria izena izango duena. Eskola berri honek hilero zenbait jarduera antolatuko ditu, kontsumoari loturiko gai baten inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko. Martxotik ekainera bitartean, finantza etikoak, moda, elikadura eta teknologia izango dira hautatutako gaiak. Irailetik aurrera, programazioa gai berriekin zabalduko da. Horren informazio guztia www.factoriadevalores.eus webgunean dago ikusgai.

SETEMeko genero teknikari Nora Ziarzolok eskola berri honen xehetasunak eman ditu AleaFM irratsaioan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago