ALEA FM 2018-01-30

Naiara Perea eta Anne Sanchez 2018ko urt. 30a, 18:00

Pil-pilean atalean, otsailaren 17an Zuian egingo diren Arabako Gazte Feministen II. topaketak izan ditugu hizpide.

Hamaika Saltsan, Gasteizko Indarteriak ikuskizuna gertutik ezagutu dugu. Otsailaren 9an, Indarra Euskal Kultur Elkarteak herri inauteriak ekarriko dituzte Andre Maria Zuriaren plazara. Ondoren, Ania Vigo gasteiztarra ezagutu dugu, Arabarrak Munduan atalean. 

Huntza taldeko Josune Arakistain musikariaren adierazpenak entzun ostean, Iñaki Lazkanok bere iritzia plazaratuko du. Amaitzeko, datozen eguneko hitzorduak, Euskararen Agendan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide