ALEA berria jaio da

Itsaso Estarrona 2018ko urt. 15a, 09:53

Urte berriarekin batera, aldizkari berritua aurkeztu du ALEAk; papera hobetu, diseinua berritu eta gai-egitura aldatu du.

"Arabarrok euskarazko komunikabide duinak merezi ditugu". Argi du hori ALEAk, Araba mailako euskarazko idatzizko hedabide bakarra. Hori dela eta, "hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin", papereko aldizkaria berritu du

Asko dira egindako aldaketak: egunkari-itxurako paper fina atzean utzita, orrialde gogorragoak inprimatuko dituzte aurrerantzean; era berean, irakurketa atseginagoa izan dadin, diseinua freskatu dute, irudiei eta, oro har, orrialdeen maketazioari, arreta berezia jarriz.

Itxura bakarrik ez: gaien egitura ere aldatu egin du ALEAk. Atal berriak aurkeztu ditu, tartean, asteroko Arabako Txokoa eta antzerki- eta diseinu- kolaborazio berriak. Iritzi-atalari ere espazio gehiago eskainiko dio, eta, gaiak Kuadrillaka antolatu beharrean, gaika eskainiko ditu, betiere lurralde osoko ikuspegia galdu gabe. 

Bestalde, proiektua ezagunago egin nahi dute lurraldean, eta, horretarako, komunikazio-lan egonkorra egin nahi dute udaberritik aurrera. 

"ALEA proiektua guztion artean eraiki beharrekoa da", azaldu dute. Horretarako, ekarpenak eta kolaborazio-proposamenak jasotzeko helbidea eman dute: erredakzioa@alea.eus 

ALEA aldizkaria astero etxean jaso nahi baduzu: Izan zaitez harpidedun!

 

Erlazionatuak

Apustu garaia

Aritz Martinez de Luna 2018 urt 12 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago