Jon Barcena aurkitzeko urtegiko miaketa lanak bertan behera geratu dira

Erredakzioa 2018ko urt. 5a, 14:12

Ertzaintzak ikerketarekin jarraituko du, Berrizko gaztea aurkitzeko zantzuen edo ebidentzien bila.

Ertzaintzak amaitutzat eman ditu Urrunagako urtegiaren inguruan egiten ari den lurreko miaketa lanak. Hala ere, Jon Barcena gaztearen desagerpena ikertzen jarraituko du.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eguerdian erreskate zerbitzuek lurreko miaketa lanak egiten amaitu dute. Baina jarraituko dute ingurua miatzen, besteak beste, 19 urteko gaztearen gauza pertsonalak agertu ziren inguruko ur azala. Hala, aurrera egingo dute ikerketarekin, gaztea topatzeko zantzu edo ebidentzia berrien bila.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago