ALEA FM 2017-12-19

Erredakzioa 2017ko abenduaren 20a

Pil-pilean atalean igandean bukatu zen Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia izango du hizpide Edurne Azkaraterekin, ETB1eko Aulki Jokoa programa aurkezten duen oiondarra. Gainean ditugun Gabonen inguruko hausnarketa egin dugu jarraian; 7 menos 20 kolektiboko Zuriñe Estivariz eta Medicus Mundiko Ion Ander Areserekin.

Hamaika Saltsaz zipriztindu eta Kantuz eta kontuz lantegiaren nondik norakoak azaldu dizkigu Gotzon Barandiaran euskal idazle eta kulturgileak. Musika alde batera utzi gabe, Berri Txarrak taldearen hitzek bisitatu gaituzte Arabatik Aleara  atalean, eta Ahoz Ahon Irati Iciarren iritzia entzun dugu. Ohi bezala, Euskararen Agendarekin itxi dugu irratsaioa.

Iban Albizuk eta Iñigo Larramendik aurkeztu dute irratsaioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago