Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiak baditu bere zortzi finalistak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Igor Elortza eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan Barakaldoko BEC erakustazokan, abenduaren 17an.
Parte hartu ALEAren bertso-porran: asmatu lehenengo hiru sailkatuak eta eraman etxera Errigora saski bat. Ez badu inork asmatzen, ALEAk parte-hartzaile guztien artean zozkatuko du saskia. Aldiz, asmatzaile bat baino gehiago baldin badago, horien artean egingo du zozketa.
Parte hartu bertso-porran abenduaren 16a baino lehen. Zorte on!