2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean ospatuko de EUSKARALDIA eta ekimenaren hazia Gasteizen ereiteko lana GEU elkarteak hartuko du, Arabako Alea komunikazio taldearen laguntzarekin.
Azken urteetan bezala, euskararekiko konpromisoa irudikatzeko, kandelen mosaikoa egingo da Andre Maria Zuriaren plazan. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, kandelak pizten hasiko dira, bertaratzen direnen laguntzarekin. Guztira, 1.500 kandela piztuko dira, euskararen alde. Bitartean, umeentzako margoak eta puxikak eta photocolla izango dira. 19:00etan, berriz, mosaikoan elkartu diren lagunekin argazki erraldoia egingo da.
Ostean, kalejiran abiatuko dira bertaratutako lagun guztiak Oihaneder Euskararen Etxeraino. Han izango da zain Euskaldunon Erronken Zuhaitza. Norberak euskararen arloan aurrerapausoak emateko erronkak proposatzea da helburua. Horretarako, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatuko zaie: Zeintzuk dira zure erronkak euskararekiko? Ekarpen hauek guztiak Erronken Zuhaitzean eskegi ahal izango dira, abenduaren 2an bertan, eta hurrengo egunetan, urtarrilaren 6ra bitartean.
Ekimen hau Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko euskalgintzako eragileekin batera, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, antolatu duten Euskararan Astearen barruan dago kokatuta.
Abenduaren 2ko egitaraua
- 19:00 [KANDELEN MOSAIKOA] EUSKARAK 365 EGUN-Andre Maria Zuriaren plazan
- Kandelak piztu, umeentzako margoak, argazki erraldoia, photocalla…
- 19:30 [KALEJIRA] Andre Maria Zuriaren plazatik Oihaneder Euskararen Etxera
- 20:30 [EUSKALDUNON ERRONKEN ZUHAITZAREN INAUGURAZIOA]
- Erronkak irakurri eta zuhaitzean jarri