Igandean izango dira Arabako kontzejuen hauteskundeak

Erredakzioa 2017ko aza. 24a, 11:09

Herrietako zerbitzu gehienak kontzejuek kudeatzen dituzte. ALEA

334 kontzeju daude Araban, eta 30.000 arabar dago deituta igandean botoa ematera. 9:00etatik 15:00ak arte zabalik izango dira bozkalekuak.

Arabako kontzejuak lurralde mailako tokiko erakundeak dira, nortasun juridiko propioa dute eta bere lurraldearen eremuan jarduteko gaitasun osoa. Arabako biztanleen %10en zerbitzuak kudeatzen dituzte, hala nola mendiak, eraikin pulbikoak, ura, argiteria, etabar. 

Kontzejuetako hauteskunde-erroldan dauden hamazortzi urtetik gorako pertsona guztiek bozkatu dezakete, eta hauteskunde-erroldan dagoen edozein pertsona aurkeztu daiteke, betiere bere izenean. Hautagairik badago, aurkeztu diren hautagaien artean bozkatu beharra dago nahitaez. Aldiz, hautagairik ez badago, hauteskunde-erroldan dagoen edozein pertsonari bozkatu ahal zaio.

Kontzeju irekia edo kontzeju itxia izan daiteke. Itxietan administrazio batzarra da gobernu eta administrazio-organoa. Irekietan, berriz, bizilagunen asanblada da gobernu-organoa, eta administrazio-batzarra da administrazio-organoa.

Erlazionatuak

"Emakumeok ahotsa altxatu behar dugu kontzejuetan"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 aza 19 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago