Aine Kiely irlandarrak 1994. urtean utzi zuen bere herria, eta Euskal Herrira etorri zen. Bertan, euskara ikastea erabaki zuen. Egun, Barrutia ikastolan ingeleseko klaseak ematen ditu, eta Ozeta herrian bizi da. Horren inguruan hitz egin digu Alea FM irratsaioko Mundutarrak Araban atalean.