Yucatan Mexikoko ipar ekialdean dagoen penintsula da, Guatemalarekin mugan eta Karibe itsasoan. Borja Pedruzo arabarra bertan da abuztutik. Medikuntza ikasten dabil eta sei hilabetez ikasketak bertan egiteko aukera zian du, Merida hirian hain zuzen ere. Bere bizipenak kontatu dizkigu AleaFM irratsaioko Arabarrak Munduan atalean.