Iaz unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko osoan mobilizazioak deitzen hasi ziren. Aurten ez dute etenik izan, eta aurreko larunbatean, esaterako, manifestazioa egin zuten Gasteizen.
Izan ere, azken asteetan, Arabako hainbat ikastetxeetan itxialdiak egin dituzte, hala nola, Amurrio, Laudio, Agurain eta Gasteizen. Abenduaren 12rako, aldiz, greba orokorra deitu dute. STEILAS sindikatuko kide eta hezkuntza publikoko irakasle Nuria Gallego izan dugu AleaFMn, egiten ari diren aldarrikapenen berri emateko.